sábado, 31 de diciembre de 2016

DANZA DEL HUEVO






Jokalari kopurua: 2-4
Adina: 5 urettik 99ra
Denbora: 10-15 min.
Argitaletxea: Haba
Egilea: Roberto Fraga




Txikienei asko gustatuko zaien jolasa. Ederra eta dinamikoa. Momentu eder bat pasatzeko.

Helburua: Nork lortuko ditu bere gain arraultza gehiago izan eta puntu gehiago lortzea? Ez da erraza izango, arraultzak boteak ematen egongo baitira eta gainera, arraultza hauek nagusiz aldatzen ibiliko direlako. Norbaiti, arraultza bat lurrera erortzen zaionean amaitzen da partida (nik txikiekin jolastean hiru aldiz erortzera jolasten dut).

Osagaiak: Egurrezko bi dado (gorria eta txuria) eta 10 arraultza (gomazko 9 eta egurrezko 1).

JOLASTEKO MODUA

Prestaketa
a) Mahaiaren alde batean kaxa ipintzen da arultzaz beteriko kaxa ipintzen da.
b) Bi dadoak hartzen dira.

Jolasaren garapena:
a) Dado gorria jaurti eta dagokion froga egin.


a.1) Mahaiari buelta osoa eman korrika eta eseri aulkian
a.2) Gomazko arraultza mahaiean bota eta jaso.
a.3) ko-ko-ko garrasi lehendabizi egiten duenak eramaten du.
a.4) Isilik geratu behar da. Norbaitek soinurik egiten badu arraultza bat galtzen du.
a.5) Kikiriki oihukatzen duenak eramaten du.
a.6) Dado gorria hartzen duenak arraultza irabazten du.




b) Arraultza irabaztean dado txuria botatzen da eta arraultza hori dagokion lekuan ipintzen da. Hortik aurrera, froga guztiak arraultza hori hor duzularik egin behar da.

Jolasaren amaiera
 Norbaiti arraultza bat lurrera erortzen bazaio partida amaitutzat ematen da (nik lehengusu txikiekin hiru aldiz erortzera jolasten dut). Ondoren, puntuak kontatzen dira. 
Erori zaionari: 0 puntu
Gomazko arraultza bakoitzarengatik: 1 puntu
Egurrezko arraultza duenak: 2 puntu (zailagoa da mantentzea,, ehiago irristatzen da).


NIRE IRITZIA 

Txikiekin aritzeko jolas ederra. Ongi pasatzen duzu eta gainera partidatxo bat baino gehiago erortzen dira. Barreak eta algarak ziurtaturik!

THE ISLAND



Jokalari kopurua: 2-4
Adina: 8
Denbora: 30-45 min.
Egilea: Julian Courtland-Smith
Argitaletxea: Asmodee

Izugarri ederra joku hau. Algara ederrak bota ditut nik joko honekin. Atera orduko, arrakasta duzu.

Helburua: Irla batean zaude. Irla hori esploratzen ari zara eta lotan zegoen sumendia erupzioan ipini da. Beraz, handik irten behar zara ahalik eta azkarren. Lurra dardarka hasi daeta zure esploratzaileak salbatu egin behar dituzu. Esploratzaileek puntuak dituzte bere azpian (aurkitutako altxorrak). Puntu gehien salbatzen dituenak irabazten du. Horretarako, esploratzaileak gertuen dagoen hondartzara eraman behar dituzu.


Partida hasiera

JOLASTEKO MODUA

1. Prestaketa
a) Joku honek duen alderdi on bat. Txandaka, jokalari bakoitzak irlak dituen lauza bakoitza ipini beharko du. Honek esan nahi du, jolasten duzun bakoitzean, irla ezberdina izango dela.
b) Irla osatu ondoren, jokalari bakoitzak bere esploratzaileak ipiniko ditu irlan txandaka ere. Esploratzaile bat lauza bakoitzean (gero partidan zehar berdinean ere egon zaitezkete).
c) Horren ondoren, jokalari bakoitzak bi itsasontzi ipintzen ditu nahi dituen lekuan (Kontuz! Ez dira zureak, edozeinek erabil ditzake). Partidan zehar, beste itsasontzi batzuk ere agertuko dira. Argi dago, itsasontzi hauengatik borrokatu beharko duzula. Eta hor dago joku honen grazietako bat.

2. Jolasaren garapena (Txanda baten garapena)
Txanda batek 4 pauso ditu:
a) Lortua duzun lauza bat erabili dezakezu (lehen txandan ez, noski). Lauza hauetan laguntzak lortzen dira zure itsasontziak, igerilariak... mugitu ahal izateko.
b) Esploratzaileak eta itsasontziak mugitu: 3 mugimendu egin ditzakezu (tartekatu ditzakezu itsasontziak eta esploratzaileak). Uretan baldin baduzu norbait, honen mugimenduak (x3) balio ditu, hau da, mugimendu bakarra egin dezake.
c) Lauza bat erretiratu. Irlako lauza bat erretiratu behar duzu. Lehendabizi, hondartzako guztiak erretiratu behar dira. Ondoren, basokoak eta bukatzeko, harrizkoak. Hauetako bat erretiratzean, ikertzaile bat gainean badago, zuzenean uretara erortzen da.
Lauzaren azpian dagoen akzioa betetzen da ondoren.
d) Dadoa bota: Dado honetan agertzen den izakia mugitu egin behar duzu (balea, marrazoa, itsas sugea).

*Oharrak:
Marrazoek, uretan dauden ikertzaileak jaten ditu. (0-2 mugimendu dituzte). Itsasontzi gainekoak oraingoz libratzen dira jejeje.
Baleek, itsasontziak lehertzen dituzte eta bertako ikertzaileak uretara erortzen dira.(0-3 mugimendu dituzte).
Itsas-sugea: Itsas sugeek itsasontziak eta igerilariak akatzen ditu. (0-1 mugimendu ditu) .

3. Jolasaren amaiera
Jolasa, bi modutan amaitu daiteke:
a) Ikertzaileak hondartzetan daudelako (oso-oso zaila).
b) Sumendiak eztanda egiten duelako (harrizko lauza baten azpian dago). Momentu honetan partida amaitzen da eta itsasoan dauden izaki bizidun guztiak hilda daudela kontsideratzen dira.

NIRE IRITZIA

Jolasa mundiala da. Lagun-taldean gehien erabili dugun jolasa izango da eta partida bakoitzean, algarak eta barreak ziurtaturik dituzu. Badauka, besteak izorratu ditzakezula ere eta honek beste puntu bat ematen dio jolasari (bale batekin bestearen itsasontzia hondoratu dezakezu. Marrazo batekin beste baten ikertzailea jan...). Honek bizitasuna ematen dio.

Haurrekin jolastu dudanean, jolastu aurretik hauxe azaldu diet eta ez garela bestearekin haserratu behar. Tentsioa sortzen duen jolasa da eta egia esanda, bai haurrekin eta baita helduekin oso ongi funtzionatzen du. Frustrazo-maila baxua duen haurra baduzu, frustrazio hori lantzeko jolasa duzu hau.

Nik familia bazkaritan ateratzen dudan jolasa da. Nahiko gastatua daukat gainera. Ederki pasatzen dugu.

Hemntxe partida baten bideotxoa. Aru guztiak ikasteko eta ikusteko modua. Ikusiko duzue jolasaren dinamika oso erraza dela. Gozatu!!












viernes, 30 de diciembre de 2016

PATCHWORK





Jokali kopurua: 2
Adina: 8 urtetik 99ra
Denbora: 30 minutu
Egilea: Uwe Rosenberg

Patchwork jolasa, deskribatuko dudan lehen jolasa izango da. Asko maite dudan mahai jolasa da eta benetan, merezi du edukitzeak. Oso arau errazak ditu, jolas azkarra da eta gustora arituko zara berarekin. Adin guztietarako da.

HELBURUA: Puzzle-jolas bat da eta ohe-estalki bat osatu beharko duzu. Piezak erosi egin beharko dituzu eta horretarako botoiak izango dituzu txanpon gisa. Azkenean, botoi gehien dituen jolariak irabaziko du.


JOLASTEKO MODUA

1. Lehenik eta behin, pertsona bakoitzari bete behar duen ohe-estalkiaren taula emango diogu.
2. Hauen aurrean erdiko taula bat ipiniko da jokalari bakoitzaren koloretako markagailua duelarik.
3. Erdiko taula honen inguruan, ohe-estalkian josi behar ditugun adabakiak edo petatxuak ipiniko ditugu. Adabaki txikienaren aurrean, peoi bat ipiniko dugu.
4. Jokalari bakoitzari, 5 botoi emango dizkiogu

JOLASTEKO TXANDA (5 pausu ditu)
1. Peoitik hasita, hurrengo hiru adabakietako bat aukeratu dezakezu.
2. Aukeratzean, peoia horrera mugitu eta adabakia hartu.
3. Ordaindu adabakiaren prezioa Botoietan ordaintzen da eta prezioa adabakian bertan ipintzen du.
4. Ohe-estalkiaren gainean ipini adabakia.
5. Zure denbora-markagailua mugitu erdiko taulan.
* Beti atzetik doan jokalariaren txanda izango da.
* Erdiko-taulean dauden botoiak pasatzean, gure ohe-estalkian duden botoien kopuruak kobratuko ditugu.

Konplikatua dirudi, baina benetan oso erraza da. Lagungarri bezala, honako azalpen-bideoa uzten dizuet. Gaztelaniaz dago. Ahal badut, egunen batean, euskarazko bideoren bat ere egingo dut. Animatu eta gozatu jolas honekin!  


Bestalde, hemen uzten dizuet jolasaren partida bat ere. Gozatu!



Eta hauxe izan da dena. Espero dut gustokoa izatea. Niri benetan oso jolas ona iruditzen zait eta jolastu dudan guztiei gustatu egin zaie. Sinplea da azaltzeko baina gero jolasak badu buruhauste ederra. Animatu eta jakin oso opari ederra izan daitekeela bai gabonetarako eta baita norbaiten urtebetetzeetarako ere bai.


jueves, 29 de diciembre de 2016

JOLAS ZERRENDA

Hauek dira, orain arte azaldutako jolasen zerrenda. Parentesi artean, jolas mota eta jokalari kopurua agertzen da. Jolasaren erreferentzia ikusteko, KLIKATU JOLASAREN IZENEAN.

Bestalde, nire balorazio pertsonala ere agertzen da (Nire iritzia da. Ez dugu zertan ados egon behar). Nire balorazioa egiteko erabiliko ditudan hitzak: BIKAINA, OSO ONA, ONA, HALA-MODUZKOA

Danza del huevo (Dibertigarria, etxeko txikientzat, 2-4 jokalari) OSO ONA

Patchwork (Estrategia, puzzlea eta 2 jokalari). BIKAINA
The island (Estrategia, familia zein lagun taldeekin ateratzeko. 2-4 jokalari). BIKAINA