Jokalari kopurua: 2-4
Adina: 8
Denbora: 30-45 min.
Egilea: Julian Courtland-Smith
Argitaletxea: Asmodee
Izugarri ederra joku hau. Algara ederrak bota ditut nik joko honekin. Atera orduko, arrakasta duzu.
Helburua: Irla batean zaude. Irla hori esploratzen ari zara eta lotan zegoen sumendia erupzioan ipini da. Beraz, handik irten behar zara ahalik eta azkarren. Lurra dardarka hasi daeta zure esploratzaileak salbatu egin behar dituzu. Esploratzaileek puntuak dituzte bere azpian (aurkitutako altxorrak). Puntu gehien salbatzen dituenak irabazten du. Horretarako, esploratzaileak gertuen dagoen hondartzara eraman behar dituzu.
![]() |
Partida hasiera |
JOLASTEKO MODUA
1. Prestaketa
a) Joku honek duen alderdi on bat. Txandaka, jokalari bakoitzak irlak dituen lauza bakoitza ipini beharko du. Honek esan nahi du, jolasten duzun bakoitzean, irla ezberdina izango dela.
b) Irla osatu ondoren, jokalari bakoitzak bere esploratzaileak ipiniko ditu irlan txandaka ere. Esploratzaile bat lauza bakoitzean (gero partidan zehar berdinean ere egon zaitezkete).
c) Horren ondoren, jokalari bakoitzak bi itsasontzi ipintzen ditu nahi dituen lekuan (Kontuz! Ez dira zureak, edozeinek erabil ditzake). Partidan zehar, beste itsasontzi batzuk ere agertuko dira. Argi dago, itsasontzi hauengatik borrokatu beharko duzula. Eta hor dago joku honen grazietako bat.
2. Jolasaren garapena (Txanda baten garapena)
Txanda batek 4 pauso ditu:
a) Lortua duzun lauza bat erabili dezakezu (lehen txandan ez, noski). Lauza hauetan laguntzak lortzen dira zure itsasontziak, igerilariak... mugitu ahal izateko.
b) Esploratzaileak eta itsasontziak mugitu: 3 mugimendu egin ditzakezu (tartekatu ditzakezu itsasontziak eta esploratzaileak). Uretan baldin baduzu norbait, honen mugimenduak (x3) balio ditu, hau da, mugimendu bakarra egin dezake.
c) Lauza bat erretiratu. Irlako lauza bat erretiratu behar duzu. Lehendabizi, hondartzako guztiak erretiratu behar dira. Ondoren, basokoak eta bukatzeko, harrizkoak. Hauetako bat erretiratzean, ikertzaile bat gainean badago, zuzenean uretara erortzen da.
Lauzaren azpian dagoen akzioa betetzen da ondoren.
d) Dadoa bota: Dado honetan agertzen den izakia mugitu egin behar duzu (balea, marrazoa, itsas sugea).
*Oharrak:
Marrazoek, uretan dauden ikertzaileak jaten ditu. (0-2 mugimendu dituzte). Itsasontzi gainekoak oraingoz libratzen dira jejeje.
Baleek, itsasontziak lehertzen dituzte eta bertako ikertzaileak uretara erortzen dira.(0-3 mugimendu dituzte).
Itsas-sugea: Itsas sugeek itsasontziak eta igerilariak akatzen ditu. (0-1 mugimendu ditu) .
3. Jolasaren amaiera
Jolasa, bi modutan amaitu daiteke:
a) Ikertzaileak hondartzetan daudelako (oso-oso zaila).
b) Sumendiak eztanda egiten duelako (harrizko lauza baten azpian dago). Momentu honetan partida amaitzen da eta itsasoan dauden izaki bizidun guztiak hilda daudela kontsideratzen dira.
NIRE IRITZIA
Haurrekin jolastu dudanean, jolastu aurretik hauxe azaldu diet eta ez garela bestearekin haserratu behar. Tentsioa sortzen duen jolasa da eta egia esanda, bai haurrekin eta baita helduekin oso ongi funtzionatzen du. Frustrazo-maila baxua duen haurra baduzu, frustrazio hori lantzeko jolasa duzu hau.
Nik familia bazkaritan ateratzen dudan jolasa da. Nahiko gastatua daukat gainera. Ederki pasatzen dugu.
Hemntxe partida baten bideotxoa. Aru guztiak ikasteko eta ikusteko modua. Ikusiko duzue jolasaren dinamika oso erraza dela. Gozatu!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario