Jokali kopurua: 2
Adina: 8 urtetik 99ra
Denbora: 30 minutu
Egilea: Uwe Rosenberg
Patchwork jolasa, deskribatuko dudan lehen jolasa izango da. Asko maite dudan mahai jolasa da eta benetan, merezi du edukitzeak. Oso arau errazak ditu, jolas azkarra da eta gustora arituko zara berarekin. Adin guztietarako da.
HELBURUA: Puzzle-jolas bat da eta ohe-estalki bat osatu beharko duzu. Piezak erosi egin beharko dituzu eta horretarako botoiak izango dituzu txanpon gisa. Azkenean, botoi gehien dituen jolariak irabaziko du.
JOLASTEKO MODUA
2. Hauen aurrean erdiko taula bat ipiniko da jokalari bakoitzaren koloretako markagailua duelarik.
3. Erdiko taula honen inguruan, ohe-estalkian josi behar ditugun adabakiak edo petatxuak ipiniko ditugu. Adabaki txikienaren aurrean, peoi bat ipiniko dugu.
4. Jokalari bakoitzari, 5 botoi emango dizkiogu
JOLASTEKO TXANDA (5 pausu ditu)
1. Peoitik hasita, hurrengo hiru adabakietako bat aukeratu dezakezu.
2. Aukeratzean, peoia horrera mugitu eta adabakia hartu.
3. Ordaindu adabakiaren prezioa Botoietan ordaintzen da eta prezioa adabakian bertan ipintzen du.
4. Ohe-estalkiaren gainean ipini adabakia.
5. Zure denbora-markagailua mugitu erdiko taulan.
* Beti atzetik doan jokalariaren txanda izango da.
* Erdiko-taulean dauden botoiak pasatzean, gure ohe-estalkian duden botoien kopuruak kobratuko ditugu.
Konplikatua dirudi, baina benetan oso erraza da. Lagungarri bezala, honako azalpen-bideoa uzten dizuet. Gaztelaniaz dago. Ahal badut, egunen batean, euskarazko bideoren bat ere egingo dut. Animatu eta gozatu jolas honekin!
Bestalde, hemen uzten dizuet jolasaren partida bat ere. Gozatu!
Eta hauxe izan da dena. Espero dut gustokoa izatea. Niri benetan oso jolas ona iruditzen zait eta jolastu dudan guztiei gustatu egin zaie. Sinplea da azaltzeko baina gero jolasak badu buruhauste ederra. Animatu eta jakin oso opari ederra izan daitekeela bai gabonetarako eta baita norbaiten urtebetetzeetarako ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario