Jokalari kopurua: 2-4
Adina: 5 urettik 99ra
Denbora: 10-15 min.
Argitaletxea: Haba
Egilea: Roberto Fraga
Txikienei asko gustatuko zaien jolasa. Ederra eta dinamikoa. Momentu eder bat pasatzeko.
Helburua: Nork lortuko ditu bere gain arraultza gehiago izan eta puntu gehiago lortzea? Ez da erraza izango, arraultzak boteak ematen egongo baitira eta gainera, arraultza hauek nagusiz aldatzen ibiliko direlako. Norbaiti, arraultza bat lurrera erortzen zaionean amaitzen da partida (nik txikiekin jolastean hiru aldiz erortzera jolasten dut).
Osagaiak: Egurrezko bi dado (gorria eta txuria) eta 10 arraultza (gomazko 9 eta egurrezko 1).
JOLASTEKO MODUA
Prestaketa
a) Mahaiaren alde batean kaxa ipintzen da arultzaz beteriko kaxa ipintzen da.
b) Bi dadoak hartzen dira.
Jolasaren garapena:
a) Dado gorria jaurti eta dagokion froga egin.
a.2) Gomazko arraultza mahaiean bota eta jaso.
a.3) ko-ko-ko garrasi lehendabizi egiten duenak eramaten du.
a.4) Isilik geratu behar da. Norbaitek soinurik egiten badu arraultza bat galtzen du.
a.5) Kikiriki oihukatzen duenak eramaten du.
a.6) Dado gorria hartzen duenak arraultza irabazten du.
b) Arraultza irabaztean dado txuria botatzen da eta arraultza hori dagokion lekuan ipintzen da. Hortik aurrera, froga guztiak arraultza hori hor duzularik egin behar da.
Jolasaren amaiera
Norbaiti arraultza bat lurrera erortzen bazaio partida amaitutzat ematen da (nik lehengusu txikiekin hiru aldiz erortzera jolasten dut). Ondoren, puntuak kontatzen dira.
Erori zaionari: 0 puntu
Gomazko arraultza bakoitzarengatik: 1 puntu
Egurrezko arraultza duenak: 2 puntu (zailagoa da mantentzea,, ehiago irristatzen da).
NIRE IRITZIA
Txikiekin aritzeko jolas ederra. Ongi pasatzen duzu eta gainera partidatxo bat baino gehiago erortzen dira. Barreak eta algarak ziurtaturik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario